XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina lehen ahalegin horri bidazti *bidazti: bidaiari baten presentzia falta zitzaion oraindik.

Gizonaren lehen hegaldia Parisen egin zen, duela bi mende, 1783ko azaroaren 21ean.

Globoa oihalez eta paperez egindako esfera eder bat zen.

Azpikaldean aire beroz hornituko zuen sutegi bat zeukan, eta sutegi horren inguruan, untzitxo bat, bi gizonek beteko zutena:

Rozier-eko Pilatosek eta Arlandes-eko markesak.

Abiapuntua Muetteko jardinetan kokatua zegoen, Paris zaharraren mendebaldean, bertan bilduriko jendetza ikusminez eta aiduru àiduru: zerbaiten zain begira, bijilatzen zegoen aparteko gertakizun hura ikusteko asmoz.

Barrungo biek emandako seinale batez askatu zituzten globoari eusten zioten sokak eta zerurantz igotzen hasi zen.

Sutegian sutan zegoen lastoak berotasuna gehitzen zuen eta, bidebatez, airea arinagotzen.

Era horretan, eta munduan lehenengo aldiz, zeharkatu zuten bi gizonek Parisko zerua.

Haizearen mende zeuden, ez bait zeukaten inolako tresnarik globoa gidatu ahal izateko.

Sena igaro ondoren, hiriko teilatu eta monumentu guztien gainetik hegaldatu zen.

Berotasun faltaz zuhaitz baten gailurrean trabatuta geratuko zela zirudienean, beste lasto mordo batek behar hainbat indar ematen zion berriro igotzeko.

A zer nolako bidaia!

Azkenean, muino baten gainean itzali zen errekin ezagatik.

Globoa lurreraino jaitsi eta bi gizonak bizirik eta onik irten ziren.

Arrakastatsua izan zen lehenengo igoaldia; grabitatearen indarra gizonaren buru-argitasunak menderatu zuen.

Tamalez, zorte gutxiago izan zuen, bi urte geroago, Rozier-eko Pilatosek Mantxako kanala zeharkatzeko egindako ahaleginean.

Bere globoak bapatean garaiera galdu zuen eta espaziorantz igo zen lehenengotako hegalari ausartak bizia galdu zuen.

Ordundik zeruak ez dio utzi bere urteetako jabegoa defendatzeari, baina gizonaren gogo sendoak menderatu egin du pixkana-pixkana.

El cielo y la tierra 5. DESCUBRIR Y CONOCER. Mas-Ivars Editores